Gazte Koordinadora Sozialistak jardunaldiak bukatu ditu

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 28a, 00:00

Pasa den larunbatean, kontzentrazioa egin zuten Plazan, eta hitzaldia eskaini zuten.

Buruntzaldeako jardunaldi politikoei Gazte Koordinadora Sozialistako kideek amaiera eman zioten pasa den larunbatean. Jardunaldietan jazarpen polizialaz hitzaldia izan zen, kontrol sozialaz eta askatasun politikoez hitz egin zuten eta larunbata arratsaldean, Burgesiaren zuzeneko diktadura gelditu! lemapean kontzentrazioa eta hitzaldia eskaini zuten Gudarien Plazan, jardunaldiei amaiera emateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!