Uxue Bereziartuak Beldur Barik lehiaketan bi sari eskuratu ditu

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 28a, 00:00

Hernaniarrak ikusentzunezko lan onenaren saria irabazi du lehiaketa orokorrean 'Errebelazioa' lanagatik eta Hernaniko lehiaketa ere irabazi du.

Uxue Bereziartua hernaniarrak sari bikoitza irabazi du Beldur Barik lehiaketan. Aurrenekoa lehiaketa orokorrean lortu zuen Errebelazioa bideoarekin pasa den ostiralean. 300 euroko saria lortu zuen ikusentzunezko lan onenarengatik.

Bigarren saria irabazi du Beldur Barik Hernanin lehiaketan, Errebelazioa bideoarekin. Bertako sarien irabazleei 100 euro banatu zaizkie.

2020ko edizioan ikus-entzunezko lanak bakarrik aurkeztu ahal izan dira eta Uxue Bereziartuaren lana asko gustatu da. Kontuan hartu behar da parte-hartzeko hiru kategoria zeudela: lehen kategorian, 12-13 urte bitarteko parte-hartzaileak; bigarren kategorian, 14-18 urte bitartekoak; eta hirugarrenean, 19-26 urte bitarteko gazteak. Uxue Bereziartuak azken kategoria honetan eraman du saria.

Kategoria bakoitzeko 400 euroko saria eta 200 euroko aipamen berezi bana banatu dira. Horrez gain, 300 euroko herri-bozkaketaren bitartez parte-hartze saria eman da. Ikusentzunezko ekoizpen onenari 300 euroko saria egokitzen zitzaion.

Kategoria bakoitzean lan irabazleak zeintzuk diren jakiteko sare sozialen bitartez ikusi daitezke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!