Etxean jokatzen duen denboraldiko aurreneko partidua bihar, Euskal Ligan, Arizmendiren aurka izango da

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 28a, 00:00
Kiroldegian berriz ere jokatzeko gogo haundiak dituzte hernaniarrek.

Goizeko 11:00etan hasiko da neurketa Aretxabaletako taldearen aurka, etxekoak dira faborito eta ikuslerik gabe jokatuko dute. Orain arte hiru partidu jokatu ditu Hernanik, denak etxetik kanpo, eta bi galdu eta bat irabazi ditu.

2020-2021 denboraldian Hernaniko kiroldegian ez da boleibol partidurik jokatu, baina bihar bai. Hernaniko mutilek Euskal Ligako jardunaldi berri bat jokatuko dute, 11:00etan hasita. Aurkaria gipuzkoarra izango da, Aretxabaletako Arizmendi taldea.

Ligako zazpigarren jardunaldia da eta oraingoz ezin izango da ikuslerik gerturatu kiroldegira. «Espero dezagun epe laburrean egoera aldatzea eta pandemiak atsedena ematea, ahal den neurrian normaltasunera itzultzeko» diote taldeko arduradunek.

Bisitaria talde berria da mailan, beraz etxekoek ezin dute barkatu eta pasaden igandeko jokoa egiten badute, garaipena hurbil izango dute. Hernaniarrak dira faboritoak

Hernaniarrek une honetan sailkapeneko laugarren postuan daude kokatuta, baina gora egin behar dute eta aurten hiru lehenengoen artean sartzeko aukera dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!