Kultur ondarearen beka martxan da

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 27a, 00:00

Udalak deialdi berri bat egin du Hernaniko Kultur Ondarearen inguruan ikerketa–lanak egiteko. Deialdia dagoeneko zabalik dago  eta abenduren 25era arte aurkeztu daitezke proposamen-proiektuak, udaletxeko hhz zerbitzuan, edo telematikoki (artxiboa@hernani.eus). Helburua da Hernaniko Kultur Ondarea osatzen duten elementuen inbentarioa osatzea eta eguneratzea, edo horiek berrikustea. Horretarako 8.000 euroko diru kopurua aurreikusten da, eta epaimahaiak proiektu bat baino gehiago aukeratzen badu, horien artean banatuko da dirua.  Eskaera orriak eta informazioa, hernani.eus web gunean eta udaletxeko hhz zerbitzuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!