Langileren 50 urteko ekitaldien sarreren diru itzulketa bihar, Plazako arkupetan

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 25a, 00:00

50 urte bete ditu aurtengoan Langile ikastolak, eta hau ospatzeko, hainbat ekitaldi zituzten antolatuta. Covid-19ak eragindako egoeraren ondorioz, bertan behera gelditu dira hainbat ekitaldi eta ekintza. Jende ugarik erosi zituen bere egunean sarrerak, hori dela eta, sarrera hauen diru itzulketa egingo da bihar ere, Plazako arkupetan, udaletxeko aterpean, 17:30etatik 18:30etara. Antolatzaileek jakinarazi dute, ezinbestekoa dela «ekitaldi nagusiko, kontzertuetako edo haur ikuskizuneko sarrerak eramatea dirua itzultzeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!