Manifestazioa bihar Kaxkoan, Saharari babesa erakusteko

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 24a, 13:09

17:00etan abiatuko dira, Plaza Berritik, 'Aberri osoa edo martirioa' lelopean.

Sahara elkarteak antolatuta, manifestazioa egingo dute bihar (asteazkena) Hernanin, Saharako herriari babesa erakusteko, Aberri osoa edo martirioa lelopean. Herritar guztiei luzatu diete deia, bertaratu eta parte hartzeko. 

Arratsaldeko 17:00etan abiatuko dira, Plaza Berritik; eta Kaxkoan barrena ibiliko dira, Sahara askatu dioen pankarta hartuta. Kale Nagusitik Plazara igo, Andre Kaletik Zinkoeneara jaitsi, eta Plaza Berrira igoko dira berriro, Kale Nagusitik. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!