Hernanin erailak izan zirenei, omenaldia egin zitzaien

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 24a, 00:00

Omenaldian, Ttarla dantza taldeak, agurra eskaini zieten, erailak izan zirenei, eta haien familiei.


Pasa den larunbatean, Joaquin Altimasbere, Miguel Arbelaiz, Luis Mari Elizondo, Joxe Kamio eta Felipe Sagarna “Zapa” hernaniarrak omendu zituzten. Duela 40 urte Batallón Vasco-español taldeak erailak izan zirelako. Hori horrela, haien familiek hauek gogorarazteko, ekitaldi bat egin zuten, eta herritar ugari bertaratu ziren. Alkateak ere talde politiko guztien izenean, «dolumina eta babesa» adierazi zien. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!