'Ezagutu Hernani' lehiaketa, martxan

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 24a, 00:00

Abian da, bosgarren urtez segidan, Hernani Errotzenek antolatutako lehiaketa, eta abenduaren 13ra arte iraungo du.  

Azken bost urteetan, Hernani Errotzenek, Ezagutu Hernani lehiaketa jarri du abian, eta aurten ez da gutxiago izango. Ekimen honek, «Hernaniren historia gizarteratzea eta hernaniarrei herriko ondarea ezagutuz gure altxorrak hurbiltzea» du helburu.

Bizi dugun pandemia egoera dela eta, Hernani Errotzen egoerara moldatu da, eta berrikuntza berri batekin egingo da Ezagutu Hernani lehiaketa. Internetez egingo da, hain zuzen. Galderak, hemen aurkitu daitezke: euskalnafarrak.eus/hernani
QR sistema ere jarri dute, herrian zehar zabaldutako karteletan; eta honek, galdetegira zuzen-zuzenean sartzeko aukera ematen du. Eta aipatu moduan, abenduaren 13ra bitartean hartu daiteke parte, Hernani Errotzenek antolatutako lehiaketa honetan.

Honako galdera hauek, erantzun beharko dira:
Non jaio zen Biteri eskola eta kultur etxea eraikitzeko dohaintza egin zuen pertsona? Arrasate / Errenteria / Hernani
Nola du izena Txillida Lekuko baserriak? Zabalegi / Zabalaga / Txillida enea
Urumea, Kardaberaz kalearen beste izena? Goenkale / Beste Kale / Andrekale
Ignazio Loiolakoa bonbarda-bala batek zauritu zuen Iruñean, 1521eko maiatzaren 20an, nongo tropak jaurti zuen kanoi txikiaren bala? Frantziakoak / Nafarrokoak / Espainiakoak

Asmatzen dutenen artean, 10 sari zozketan
Hernani Errotzenek sortutako lau galdera hauek zuzen erantzuten dituztenen artean, zozketa egingo da. Izan ere, guztira 10 izango dira banatuko diren sariak.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!