Idoia Asurmendi eta Beste Urtaroak, oholtza gainean

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 24a, 00:00

Idoia Asurmendi, hondartzan. Argazkia: Katapulta

Etzi, arratsaldeko 19:30etan hasita, Idoia Asurmendi eta Beste urtaroak taldea izango dira ikusgai, Biterin.

Idoia Asurmendi eta Beste Urtaroak taldea izango dira etzi Biteriko oholtza ginean, arratsaldeko 19:30etan hasita. Sarrera librea dela jakinarazi dute antolatzaileek, hala ere, gonbidapenarekin joan behar da, «segurtasun neurriak babesteko asmotan». 
Idoia Asurmendiri, txikitatik datorkio musikarekiko «zaletasuna», eta txikitatik hasi zen etxeko musika tresnekin esperimentatzen. Duela urte gutxi batzuk hasi zen bakarlari gisa abesten, eta ostegunean izango dugu Hernanin entzuteko 
aukera. 


Etzi, Idoia Asurmendiz gain, Beste Urtaroak taldeak ere kontzertua eskainiko du herritarrentzat. Iker Laurobaren orain arteko diskoetako kantuak hartu eta folk esparrura eraman ditu, horretarako zenbait musika tresnez baliatuz, eta beste hainbat herrialdeetako doinuak ere «gurera ekarri ditu». Beste Urtaroak taldea, hainbat kidek osatzen dute, hala nola: Iker Lauroba, Leire Letu, Olaia Inziarte, Urbil Artola, Maria Soriazu eta Andoni Etxebeste. Taldekideek azaldu dute, «nolabait, denak elkartu nahi dituztela, haien musikaren bidez». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!