Hernanik lehendabiziko puntua lortu zuen Gasteizen bina berdindu eta gero

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 24a, 00:00

Euskal Ligako neskek 2-0 galtzen zuten Aurrera de Vitoriaren kontra, baina 78 eta 85garren minutuetan bi gol sartu eta berdindu zuten. 

Hernaniko talde ia denak ezin jokatu daude duela hilabete batetik, baina Euskal Ligako neskek badute baimena jokatzen jarraitzeko. Asteburu honetan denboraldiko bigarren partidua jokatu zuten Gasteizen, Aurrera de Vitoriaren kontra eta denboraldiko lehendabiziko puntua eskuratu zuten. 


Hernanik 2-0 galtzen zuen azken ordu laurdenean sartu zirenean, baina 78garren minutuan Ainhoa Lizasok desabantaila murriztea lortu zuen eta bost minutu falta zirela, 85ean, Cesia Sotok binakoa igo zuen markagailura. 


Helburua garaipena zen, baina partidua nola jarri zen ikusita puntua berreskuratzea poztekoa izan zen. 


Partidua igande eguerdian jokatu zen Olaranbe futbol zelaian eta bertakoak indartsu hasi zuten lehenengo zatia. Hasi eta berehala, lehenengo minutuan Iratxe Balanzategik aurreratu zituen gasteiztarrak. 


Markagailua ez zen mugitu bigarren zatira arte. Berriz ere, Balanzategik bigarrena sartu zuen 70garren minutuan eta partiduak erabakita zirudien, baina orduan atera zuten hernaniarrek bere grina eta berdintzea lortu zuten.


Denboraldiko lehenengo puntua da eta datorren astean Zubipen estreinatuko dira Elorrioren kontra, multzoko talderik indartsuenetakoa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!