Hernanik partidu bat irabazi eta bestea galdu du Berriozargo boleibol maratoi jardunaldi batean

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 24a, 00:00
Hernanik denboraldiko lehenengo garaipena lortu du.

Euskal Ligako bi jardunaldi jokatu zituen igande goizean; aurreneko partidua 0-3 irabazi zion Navarmutilak taldeari eta ondoren 3-2 galdu zuen Navarvolei talde indartsuaren aurka.

Hernanik berriz ekin dio denboraldiari Euskal Ligan, hilabete luzez partidurik jokatu gabe egon ondoren. Gainera goizeko 10:00etan hasi ziren jokatzen eta 14:30ak arte aritu ziren boleibolean maratoi itxura hartu zuen jardunaldi batean. Emaitzak eta jokoa onak izan ziren, nahiz eta bigarren partidua galdu. Lehenengoa 3-0 irabazi zuten  Navarmutilak-en aurka eta bigarrengoa 3-2 galdu zuten Navarvolei-ren kontra.


Ostiraleko azken orduan, Berriozargo bi taldeekin adostu zen beraien aurka, bi partidu jarraian jokatzea,  ikusirik denboraldia nola doan eta liga normaltasunera bideratzeko. Lanak errazten zituen kontuan izanik Iruñeako bi taldeek kiroldegi berdinean jokatzen dutela. 


Erabaki horren arabera goizeko 10:00etan Navarmutilak taldearen aurka lehiatu ziren hernaniarrak eta ordu bete iraun zuen. Erraz irabazi zuten hernaniarrek, 7-25, 10-25 eta 15-25eko partzialekin. Hernaniarren lehenengo garaipena izan zen aurtengo ligan.

Bi ordu eta laurdeneko partidu ikaragarri gogorra eta berdindua
Ordubeteko atsedena eta gero bigarren partidua hasi zen, 12:00etan, Navarvolei iazko txapeldunan aurka. Partidu gogorra aurreikusten zen eta argi zegoen ez zuela zer ikusirik izango lehenengo partiduarekin. 


Hasieratik amaiera arte  partidu ezin orekatuagoa izan zen. Nafarrek 3-2 irabazi zuten eta azken partzialak honakoak izan ziren: 26-24, 25-21, 23-25, 23-25 eta 16-14. Bi ordu eta hamar minutu iraun zuen partiduak.


Etxekoak 2-0 aurretik jarri ziren, hernaniarren akatsak baliatuz. Hirugarren jokotik aurrera beste segurtasun bat ikusi  zen hernaniarren aldetik eta horrek zalantzak sortu zituen aurkarian. Hernanik bina berdintzea lortu zuen. 


Bosgarren jokoa, emozioz gainezka, Navarvoleiren aldekoa izan zen. 14na iritsi ziren eta azken bi tantoak etxekoen alde erori ziren, 16-14 amaituz.
Hernanik maila haundia erakutsi zuen eta garaipena lortu ez arren gustora irten ziren kiroldegitik. Atzeratutako partiduak abenduan berreskuratu nahi dira. Oraingoz partidu bat irabazi dute eta bi galdu.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!