Langileko 50 urteko ekitaldien sarreren diru itzulketa, bihar eta ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 23a, 00:00

Langilek ikastolak aurten 50garren urtemuga bete du, baina antolatu ziren hainbat eta hainbat ekitaldi bertan behera gelditu ziren pandemiaren eraginez. Bihar, azaroaren 24an, eta ostegunean, azaroaren 26an, sarreren diru itzulketa egingo da Plazako arkupetan, udaletxeko aterpean, 17:30etatik 18:30etara. Ezinbestekoa da ekitaldi nagusiko, kontzertuetako edo kantu kontari haur ikuskizuneko sarrerak eramatea dirua itzultzeko

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!