Kattalin Minerrek 'Turista klasea' nobela argitaratu du

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 23a, 00:00

'Turista klasea' nobelaren azala Maddi Zumalabek egin du.

Ostiralean, Donostian, Konstituzio plazako Udal Liburutegian egingo da idazle hernaniarraren liburuaren aurkezpena.

Kattalin Miner idazle hernaniarrak Turista klasea izeneko nobela argitaratu du, eta aurkezpen ekitaldia datorren ostiralean, azaroaren 27an egingo da, eguerdiko 11:00etan, Donostian Konstituzio plazako Udal Liburutegiko bigarren solairuan. 

Susa argitaletxeak kaleratuko du liburua eta jendearengan irakurtzeko nahia piztea da helburua. Kattalin Minerren azken nobela honek 120 orrialde ditu eta 16 eurotan salgai dago. Bere bigarren nobela da. 

Azalaren egilea ere hernaniarra da. Maddi Zumalabe Irastorzak egin du lan hori. 

Nobelaren sinopsian esaten den bezala adiskidetasuna, elkartasuna, norberarengandik erauzi ezin ditugun beldurrak dira Kattalin Minerren bigarren nobelan jorratzen diren gaiak.


Sinopsian liburuaren nortasuna ikusi daiteke 

Sinopsiaren lehenengo lerroetan liburuaren nortasuna antzeman daiteke: «Esnatu, gosaldu, jantzi, motxila, paketea eta nortasun agiria hartu, Hendaiara joan, Pariserako trenari itxaron. Baliteke gaurkoa izatea azken bisita. Eta oraindik ez zaizkio natural ateratzen talegoa bezalako hitzak». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!