Biterin etengo dira zerbitzu batzuk gaurtik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 23a, 00:00

Leiho eta argiteria lanek zenbait aldaketa ekarriko dituzte kultur etxeko zerbitzuetan; gaur ikasgela itxiko da abenduaren 2ra arte. 

Biteri kultur etxearen hobekuntza energetikoa lortzeko lanei ekin berri die Udalak, energia gutxiago kontsumitzeaz gain, onura ekonomikoa eskuratze aldera. Horrela, egurrezko leihoak aldatuko dira eta baita barruko argiztapena ere; ikasgelan eta liburutegian, esaterako, argi naturalaren araberako erregulazio sistema bat jarriko da. Horrekin batera, sabaiak konpondu eta margotuko dira ere.


Lanek dirauten bitartean ez da kultur etxea erabat itxiko, baina fase desberdinetan kontuan hartzeko zenbait eragozpen eta aldaketa izango dira.

Goiko solairua erabiliko da
Gaurtik abenduaren 2ra: ikasgela itxita egongo da. Ikasgelako erabiltzaileek liburutegiko goiko solairua erabil dezakete bitarte horretan. Ordutegia honako hau izango da: 09:00 – 14:00 / 16:00 – 20:00.

Liburutegia bost egunez itxita, datorren astean
Azaroaren 30etik abenduaren 4ra: liburutegia itxita egongo da, beraz, ezingo da libururik mailegatu ezta bertan irakurri ere.


Abenduaren 5ean, larunbata, zabalik egongo da.


Abenduaren 7tik 11ra: liburutegiko goiko solairua itxita egongo da, hau da, helduentzako Internet zerbitzua eta bertako irakurgela ezingo dira erabili.
Lan guztiak otsailaren amaierarako bukatuta egotea espero da.­  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!