KZ Gunean saio berri bat, bihar

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 23a, 00:00

KZ Guneak azaroko azken astean ere bi saio antolatu ditu. Bihar, azaroaren 24an euskeraz eta 26an erderaz, Podcastak entzuteko aplikazioak eta webguneak izenburupean, 18:00etan.­ Hitzaldiak grabatu egingo dituzte eta, beraz, ikusgai egongo dira KZ Guneko YouTube kanalean. Zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!