Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako egunaren bezperan 'Florecica' eskainiko da

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 23a, 00:00
Josefina Lamberto 'Florecica'-ren bizitza jasotzen du dokumentalak.

Biterin egongo da ikusgai dokumentala bihar, 19:00etatik aurrera, eta ondoren solasaladia egongo da.

Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako eguna da etzi, azaroaren 25a, eta Euskal Herria osoan zehar, baita bailaran ere hainbat ekimen antolatu dira. Hernanin hainbat ekimen antolatu dituzte Udalak nahiz herriko eragile feministak datozen egunetarako. Denon ardura delako! lelopean emakumeek jasaten duten bortizkeria salatu eta horren aurkako borroka gogoratu nahi da.


Honela, bihar, asteartean, Biteri kultur etxean, 19:00etan, Florecica dokumentala eskainiko da. Bertan, Josefina Lambertoren bizitza kontatzen da eta ondoren solasaldia egongo da. Gazteleraz da dokumentala, euskeraz azpititulatuta.


Salaketa ekimena eta txapa feminista tailerra, etzi
Etzi, azaroak 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako egunean bertan, Gaztelekuan, Txapa feminista tailerra eskainiko da, 17:00etan eta 19:00etan hasiko da salaketa ekimena Erasoak sobran, erasotzaileak ere! Indarkeriaren pandemia denon ardura lelopean. 

Beldur Barik sari orokorrak eman ziren eta ostiralean Hernanikoak ezagutuko dira
Beldur Barik lehiaketa orokorreko sari banaketa ostiralean egin zen streaming bidez eta ondoren Gaztelekuan eskaini zen. 
Azaroak 27an, ostiralean, Hernaniko Beldur Barik sarien banaketaren emaitza jakinaraziko da komunikabide eta sare sozialen bidez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!