Kultura

Go!azen-en 3garren nobela, kalean da

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 22a, 00:00

Kalean da jada Go!azen-en hirugarren nobela. Maddiren amona influencerra du izenburu, eta saileko aurreko liburuak bezala Alai Zubimendi ilustratzaile hernaniarrak egin ditu ilustrazioak. COVID-19ak eragindako itxialdiak harrapatu ditu Basakabiko gazteak ere, eta Maddik amonaren etxean geratu beharko du, gurasoak oporretan baitaude... Hernaniko Gaueko komiki dendan salgai daude liburuak eta nahi duen edonori aleak sinatuko dizkio Alai Zubimendik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!