Eliza

Andoni Ledesma apaiza Hernanin aurkeztuko da

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 22a, 00:00

Gaur Andoni Ledesma apaiz erlijiosoa aurkeztua izango da Hernaniko parroki elkarteen zerbitzurako apaiz-lankide bezala, hurrengo igandean Andoaingo parrokietan. 1991ean izan zen apaiztua Madrilgo Getafe elizbarrutian. Hurrengo urtean, Brasilera destinatu zuten 17 urterako (Belém do Pará-n eta Xingú-n). Handik Perura 5 urtetarako. Azken 4 urte hauetan, berriz, Portugalen, Madrilen eta Caceres-en eman ditu. Ez da noiznahi gertatzen den gauza. Herritar bat bere herriko apaiz zerbitzuan aurkitzea, jubilatu aurretik. «Sasoi onean dator eta urte askotan gure artean izango dugulakoan gaude. Ongi-etorri, Andoni!».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!