Kultura

Maialen Lujanbioren 24 testuren irakurketa

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 22a, 00:00

Matrioxka, kale literaturaren ekimena, gaur 12:00etan Goiz Eguzkin egingo da Ginko bilobaren gerizpeko aulkietan.

Matrioxka, kale literaturaren ekimenaren kideak, gaur 12:00etan elkartuko dira Goiz Eguzkin Maialen Lujanbiok idatzitako 24 testu irakurtzeko. «Bizi dugun egoera dela eta, irakurraldi ibiltaria izan behar zuena aulkietan eserita gauzatuko dugu, Ginko bilobaren gerizpean» diote antolatzaileek.

Ekitaldi irekia izango da eta «gurekin irakurri, entzun eta gozatzera gonbidatu nahi ditugu Kronika irakurleak» diote Matrioxkako kideek. 
Maialen Lujanbio bertsolari hernaniarrak idatzizko lan esanguratsuak egin ditu.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!