Zortearen erruleta gaur, Udaleko arkupeetan

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 21a, 00:00

Gutxienez 60 euroko gastua egin duten herritarrek izango dute parte hartzeko aukera,  goizeko 10:00etatik 13:00etara bitartean. 

Joan den larunbatean ekin zioten zortearen erruletari, Udaleko arkupeetan. #IzanAktibista kanpaina berpizteko abian jarri duten dinamika da, eta azaroko hiru larunbatetan egongo da, herritarrei sariak banatzeko.  Erruletaren helburua da merkataritza jarduera bultza­tzea eta herritarren kontsumoa sus­tatzea, eta horretarako sortu dute zortearen erruletaren ekimena. 

Goizeko 10:00etatik 13:00etara izango da parte hartzeko aukera, baina joan den asteburuan berehala agortu ziren sariak. Beraz, azkar eta adi egotea gomendatu dute arduradunek. Izan ere, aurreko larunbatean bertaratu zen herritarren batek saririk gabe geratu behar izan zuen. 

Tirada egiteko, baldintza bat

Parte hartzeko baldintza bakarra dago: aste honetako ostegun, ostiral edo larunbatean, Hernaniko dendetan erosketak egitea, 60 euroko gastuarekin, gutxienez. Beraz, erruletan tirada egiteko beharrezkoa izango da aldez aurretik erosketen tiketa erakustea. Aurrekoaren harira, tiket bat baino gehiago batu daitezke, aipatutako kopurura ailegatzeko.

Azken txanda datorren larunbatean izango da, azaroaren 28an. Antolatzaileek jakitera eman zutenez, guztira 100 sari banatuko dituzte erruletan. Tartean daude diskoak eta bestelako opari bereziak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!