Euskal Ligakoa bihar Berriozarren, Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 21a, 00:00

Navarvoleyren kontra jokatuko du, goizeko 11:30etan hasita, Nafarroako Gobernuak lehiaketako partiduak baimendu ondoren.

Gorabehera dezente ari da eragiten COVID-19a, boleiboleko Euskal Ligan ere; eta asteburu hau ez da salbuespena izango, Hernaniren kasuan. Navarvoleyren kontra jokatuko du azkenean, bihar goizeko 11:30etan hasita, Berriozarreko kiroldegian.

Partidu gogorra izango dute hernaniarrek, iazko txapelduna baita Navarvoley, eta talde indartsua baitauka. «Baina daramakigun desorekarekin, edozer gerta daiteke».

Horixe zen hasieratik aurreikusita zegoen partidua, baina orain arte Nafarroan sartzerik ez zutela eta, partidua atzeratzekoak ziren. Horren ordez, asteburu honetan Bera Bera Bultz taldearen kontra jokatzekoa zen Hernani, lehenagotik atzeratuta daukaten partidua, donostiarrek ere Nafarroan jokatu behar du­telako asteburu honetan. Kontua da, bihartik aurrera lehiaketako partiduak jokatzea baimenduko duela Nafarroako Gobernuak; eta beraz, bere horretan mantendu dute jardunaldia, azkenean.

Abendurako dago aurreikusita etenaldi bat Euskal Ligan, eta hori aprobetxatu beharko dute, atzeratuta dauden gainerako partiduak berreskuratzeko, talde guztiek. Hala adostu dute Hernanik eta Bera Bera Bultz taldeak ere: abenduan izango da beraien artekoa.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!