Zinema

'Erlauntza' eta 'Pirata arratoia' filmak izango dira Biterin, asteburu honetan

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 20a, 00:00

Joan den asteburuan izan zuen arrakasta ikusita, honetan ere Erlauntza filma proiektatuko dute Biterin. Bihar eta igandean arratsaldeko 19:00etan egongo da hori ikusteko aukera, eta astelehenean, berriz, 16:30etan, ikusleen egunean. Bestalde, haurrentzat ere zinema izango da asteburuan. Etxeko txikienek Pirata arratoia pelikula ikusi ahal izango dute Biterin, Julia Donaldsonek sortutako primerako istorio dibertigarria. Bihar eta etzi egongo da ikusgai, aurretik aipatutako orduan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!