Euskaraldian izena eman daiteke

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 20a, 00:00

Azaroaren 24ra arte luzatu dute hizkuntza-ohiturak aldatzeko ekimenean izena emateko epea. Horregatik, oraindik izena eman ez dutenek, txapa eskuratzeaz gain gaur eta bihar dute inskripzioa egiteko aukera. Gaur Plaza Berrin postua jarriko dute arduradunek, 17:00etatik 19:00etara bitartean. Eta bihar, berriz, 12:00etatik 14:00etara bitartean izango dira bertan. Photocalla ere jarriko dute, argazkiak ateratzeko. Dagoeneko 2.000 pertsonako langa gainditu dute eta, beraz, 2018an baino 300 izenemate gehiago daude oraingoz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!