Kultura

'Gizon zoriontsuaren alkandora' haur-antzerkia izango da Biteri kultur etxean, larunbat eguerdian

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 20a, 00:00

Ainara Unanue eta Aitor de Kintana aktoreak izango dira antzezleak.

Etxeko txikienentzat antzerkia izango da larunbat honetan, euskeraz. Sarrerak salgai daude dagoeneko Biterin, 3 euroan.

Kultur programazioaren baitan  Gizon zoriontsuaren alkandora haur antzerkia izango da larunbat honetan Biterin. 7 urtetik gorakoentzat zuzendutako obra da, eta Ainara Unanue eta Aitor de Kintana antzezleak igoko dira oholtza gainera. Interesa dutenek sarrera Biterin erosi dezakete, 3 euroko prezioan.

Egilea Leon Tolstoi da eta Patxi Zubizarretak euskeratu du testua. Tolstoien jatorrizko ipuineko paisaiak eta irudiak islatzen dituen dramaturgia bisual eta poetiko baten bidez garatzen da ikuskizuna, eta ikusleak harrituko dituen proiekzio eta ikus-efektuak erabiltzen ditu.

Datorren haur antzerkia           a­­ben­duaren 12an izango da:      Elirale konpainiaren 0! .

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!