Aratz ikastetxeak pintxoak erosiko dizkiete ostiralero ostalariei

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 19a, 00:00

Aste bakoitzean taberna eta jatetxe desberdin batean erosiko dituzte hamaiketakoa egiteko eta Andre Kalen 21en hasiko dira bihar bertan.

Aratz ikastetxeak egitasmo berritzaile bat jarri du martxan eta bihartik aurrera ekingo dio aurrera eramateari. Ikastetxeko arduradunak azaltzen dute zertan datzan. «Gure eskolan ostalaritzaren egoerari laguntzeko nahian egitasmo txiki bat  eramango dugu aurrera. Eramateko janaria prestatzen dutenen artean, ostiralero pintxoak erosiko dizkiegu gure hamaiketakorako. Aste bakoitzean taberna/jatetxe desberdin batean. Aste honetan hasiko gara eta bihar bertan Andre Kaleko 21 zenbakian erosiko ditugu. Ezer askorik ez da,  baina gure borondate onenarekin egin nahi dugu animatzeko eta diru sarrera txiki bat eman eta banatzeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!