Gazte Koordinadora Sozialistaren jardunaldia bihar, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 19a, 00:00

Larunbatean kontzentrazioa antolatu da, 18:30etan Plazan eta gaur Andoaingo gaztetxean hasiko da hausnarketa politikoa.

Buruntzaldeako Gazte Koordinadora Sozialistako kideek gaur, bihar eta etzi larunbatean, Andoainen eta Hernanin jardunaldi politikoak eramango dituzte aurrera.   Azaldu zutenez, jardunaldien helburuak  dira «gaur egun garatzen ari diren kontrol mekanismo berrien eta askatasunen urraketen inguruko hausnarketa politikoak plazaratzea eta horiek egungo testuinguruan betetzen dituzten funtzioak azaleratzea».

Antolatutako jardunaldien baitan, hainbat gai jorratuko dituzte saio bakoitzean. Lehen jardunaldia gaur  izango da Andoaingo Gaztetxean, 18:30etan.

Bigarrena bihar Atsegindegin, 18:30etan eramango da aurrera. Eta azkena etzi izango da, Atsegindegin, arratsaldeko 16:30etan. Ondoren, 18:30etan kontzentrazioa egingo da Plazan, Burgesiaren diktadura zuzena gelditu lelopean. «Bide horretan, gazte langileen kriminalizazioaz, jazarpen polizialaz, kontrol sozialaren zentzu politikoaz eta askatasun politikoez» jardungo dira egun horietan, besteak beste, eztabaidarako eta hausnarketarako gakoak emateko helburuarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!