Heriotza

Ruth Martin txistulari bandako zuzendaria hil da

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 18a, 00:00

Herriko elkarte desberdinetan parte hartzen zuen eta Preludioan ere koordinatzaile lanak egiten zituen. 

Ruth Martin hernaniarra hil zen atzo 51 urte zituela. 2019an Hernaniko Txistulari Bandako zuzendari izendatu zuten. Oraindela 41 urte hasi zen musika munduan, ez zegoen musika eskolarik Hernanin, eta instrumentu bat jotzen ikasteko bi aukera besterik ez zeuden: txistua edo akordeoia. Martin bi instrumentuak ikas­ten hasi zen, baina urteek aurrera egin ahala, txistua jotzen ibiltzeak kon­promisoak ekartzen zituela kon­tuan hartuta (kalejirak, erregeak), akor­deoia alde batera utzi eta txis­tu­arekin jarraitu zuen. 

Preludioan koordinatzaile lanetan aritzen zen, koreografiari lotuta. Musikaz gain arte eszenikoak ziren bere beste pasioa. Beste hainbat taldetan ere ibilbide luzea zuen, Ttarla Dantza Taldearekin lotura haundia zuen besteak beste. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!