Erruleta hasi da sariak banatzen

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 17a, 00:00
Oparien erruleta pasa den larunbatean jarri zen Plazako arkupetan.

Aurreko larunbatean 10:00etatik 13:00etara, oparien erruleta jarri zuten udaletxeko arkupeetan, zuzeneko 100 sarirekin. #IzanAktibista ekimenaren baitan antolatu duten jokoan parte hartzeko, tirada bat egin zuten erruletan, aste horretako ostegun, ostiral eta larunbatean, Hernaniko dendetan erosketak egin zituzten kontsumitzaileek. Hurrengo biak datozen bi larunbatetan egingo dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!