'Gizon zoriontsuaren alkandora' haur antzerkirako sarrerak salgai daude

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 17a, 00:00

Larunbatean eskainiko da, 12:00etan, Biterin eta sarrerak bertan lortu daitezke 3 euroan.

Hernanin larunbatean Gizon zoriontsuaren alkandora haur antzerkia eskainiko da, Biterin, eguerdiko 12:00etan hasita. Ordubeteko iraupena du eta Leon Tolstoi idazle errusiar haundiaren lan hau Paraiso Antzerkia konpainiak ekarriko du.


Sarrerak dagoeneko salgai daude, 3 euroan, Biterin bertan. Euskerazko testua Patxi Zubizarretak idatzi du eta obraren zuzendaria Ramón Molins da. Antzezleak Ainara Unanue eta Aitor de Kintana dira eta lana euskeraz oholtzaratuko dute.


Paraiso Antzerkiak gizadiaren abentura haundienetako batean parte hartzeko gonbidapena egiten du, alegia, zoriontasuna bilatzera. Nor da munduko emakume edo gizonik zoriontsuena? Galdera honi erantzuten saiatzen dira antzezlan honetan. Tolstoiren jatorrizko ipuineko paisaiak eta irudiak islatzen dituen dramaturgia bisual eta poetiko baten bidez garatzen da ikuskizuna, ikusleak harrituko dituen proiekzio eta ikus-efektuak erabiliz.


Antzerkian dioten bezala «Bazen behin oso gaixorik zegoen Tsar bat. Diagnosia: Gizon hau ez da zoriontsua. Sendabidea: Gizon zoriontsu bat aurkitu behar duzue, Tsarrak horren alkandora jantzi dezan».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!