Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna, 'Denon ardura delako!'

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 17a, 00:00

Azaroaren 25ean erreibindikatzen da eta bihar bertan 'Begiradak eta bizipenak txarrantxen artetik' hitzaldia eskainiko da, Biterin.

Azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako eguna, gerturatzen ari den honetan, hainbat ekimen antolatu ditu Udalak nahiz herriko eragile feministak datozen egunetarako. Denon ardura delako! lelopean gogoratu nahi da emakumeek jasaten duten bortizkeria salatu eta horren aurkako borroka.
Honela, bihar, asteazkena, Biteri kultur etxean hitzaldia antolatu da Begiradak eta bizipenak txarrantxen artetik izenburupena. Kopordinadora feminista eta Sarek antolatu dute, 19:00etatik aurrera. 


Igandean, azaroaren 22an, Beldur Barik lehiaketa orokorreko sari banaketaren jarraipena egingo da, 17:00etatik aurrera, Gaztelekuan streaming bidez. 
Asteartean, azaroaren 24an, Biterin eta 19:00etan, Florecica dokumentala eskainiko da. Bertan, Josefina Lambertoren bizitza kontatzen da eta ondoren solasaldia egongo da. Gazteleraz da dokumentala, euskeraz azpititulatuta. 

Salaketa ekimena, 25ean
Azaroak 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako egunean bertan, Gaztelekuan, Txapa feminista tailerra eskainiko da, 17:00etan eta 19:00etan hasiko da salaketa ekimena Erasoak sobran, erasotzaileak ere! Indarkeriaren pandemia denon ardura lelopean. Azaroak 27an Hernaniko Beldur Barik sarien banaketaren emaitza jakinaraziko da komunikabide eta sare sozialen bidez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!