Energia aurrezteko tailerra on-line egingo da datorren ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 17a, 00:00

Pandemiaren eraginez tailer presentzialak bertan behera geratu ziren 'Energia Argitu' programaren baitan eta orain berreskuratu dira.

Energia Argitu tailer presentzialak bertan behera gelditu ziren pandemiarengatik baina orain Foru Aldundiak berreskuratu ditu on-line formatoan, Hernaniko Udalarekin elkarlanean, Etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko aukeren inguruan informatzeko on-line tailerra ostiralean izango da, 18:00etan.   

Izena eman behar da posta elektronikoz edo telefonoz
Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, aurretik  izena ematea beharrezkoa da, interesa dutenei aurretik saiorako sarbidea emateko. Izena emateko, posta elektronikoa bidali daiteke ondorengo helbidera: argitu@gipuzkoa.eus; edota honako telefono zenbakira deitzea: 943 11 29 48/628 532 303. Informazio osagarria: www.argitu.eus lortu daiteke.


Internetera sarrera izatearekin nahikoa da, ez da programarik deskargatu behar saioa jarraitzeko. Tailerrean sortzen diren galdera edo zalantzak txat bidez luzatu ahal izango dira eta erantzuna helbide elektronikoan jasoko dute azaroaren 23tik aurrera. 


Saio honetara sartzeko hizkuntza aukeraren arabera bi esteka emango dira aukeran, tailerra euskeraz edo erdaraz jarraitzeko, norberak nahiago duenaren arabera.  


Tailer hauek Energia Argitu programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak...) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzeko, eraginkortasuna haunditzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzea da. 
Horretarako, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko gidak, Energia Argitu programaren web gunea....

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!