Itxaro Bordarekin solasaldia, bihar

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 16a, 00:00

Itxaro Borda, liburua eskuetan duela. Argazkia: FELIX MORQUECHO.

'Zure hatzaren ez galtzeko' poesia liburua izango dute mintzagai bihar, online egingo den zuzeneko euskerazko literatura saioan.

Kultur agendaren baitan, literatura solasaldia izango da bihar, modu birtualean. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera Itxaro Bordak Zure hatzaren ez galtzeko poesia liburua aurkeztuko du. Saioa aurrez aurre egitekoa zen, Udal Liburutegian. Hala ere,  arduradunek jakitera eman dutenez, idazleak ezinezkoa izango du liburutegira bertaratzea, konfinatuta dagoelako. Beraz, «teknologiaz baliatuko gara berarekin liburuari buruz hitz egin ahal izateko», adierazi dute.

Mintzagai izango duten po­esia liburua Itxaro Bordaren po­emario landu eta aberatsa da, bere azken urteetako bizi-es­perientziak zein esperientzia estetikoak biltzen dituena. Testuaren atzean ezkutatzen dira idazlearen bidaiak, irakurketak, maitasuna eta konpromisoak. Liburua da Bordaren barnera eta mundura egindako begirada zintzo bat, egilearen hizkera poetiko berezian ematen dena. 

Azaroan eta abenduan ere saioak izango dira

Datozen astetarako ere literatura solasaldiak antolatu dituzte, kultur agendaren barruan. Hurrengoa asteazkenean izango da, azaroaren 18an. Manuel Rivasen Las llamadas perdidas liburua izango dute mintzagai, eta Amaia Garcia izango da saioaren gidaria. Biteri kultur etxean izango da eta aforoa mugatua denez, aldez aurretik eman behar da izena. 

Abenduan bi literatura saio izango dira: Eneko Aizpuruaren Lehertu da festa liburua hilak 15ean, eta Vivian Gornicken Apegos feroces, abenduaren 16an.    

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!