Elikagai bankuan aurten, bonuak

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 16a, 00:00

Egoera berri honen aurrean, irizpide eta neurri berriak hartu behar izan dira. Horregatik, aurtengo elikagai bankuen kanpaina ezberdina izango da. Herriko supermerkatuetan kaxak ipini beharrean, bonuak egongo dira eskuragai. COVID-19a dela eta, ezinezkoa da elikagaiak eskura ematea edo kaxetan uztea eta, beraz, euro batetik hasita 20 euro arteko bonuak prestatu dituzte. Gaurtik aurrera eskura daitezke herriko edozein supermerkatutan, eta jakinarazi dutenez, azaroaren 21a izango da ekarpen hori egiteko azken eguna. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!