Kontzentrazioa gaur, Saharagatik

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 16a, 00:00

Sahara herriarekiko elkartasuna adierazteko kontzentrazioa izango da gaur Plaza Berrin, arratsaldeko 19:30etan. Fronte Polisarioak salatu du Marokoko Indar Armatuek Mendebaldeko Saharan 1991tik indarrean dagoen su-eten akordioa apurtu dutela, eta gerra egoera ezarri du. Horregatik, herri sahararrarekiko eta haren legezko ordezkari den Fronte Polisarioarekiko elkartasuna adierazteko deialdia luzatu da, gaur arratsalderako. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!