Gaueko komiki-dendak Marvel superheroien bi komiki oparituko dizkio bertaratzen den edonori

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 16a, 00:00
Doako Komikiaren Eguneko bi ale bereziak.

Pandemia dela eta Doako Komikiaren Eguna ez da ospatu aurten. Hala ere, Gauekok bi komiki oparituko dizkio dendara hurbiltzen denari.

Maiatzean ospatzen da Doako Komikiaren Eguna Euskal Herrian eta estatu mailan. Edonola ere, aurten egoerak galarazi egin du egun hori ospatzea. Horregatik, Gaueko komiki-dendak opari bat egin nahi izan die irakurleei, eta bi komiki oparituko dizkio dendara hurbiltzen den edonori. Marvel superheroien bi komiki dira, eta bertakoek jakinarazi dutenez, eskuragarri daude dagoeneko.

Aurtengoa Doako Komikiaren Eguneko 11garren edizioa izango zen. Gauekok joan den urteko edizioan hartu zuen parte, eta ekintza horretan, dozenaka komiki-dendaz gain, sei argitaletxek hartu zuten parte. 11 komiki ezberdin prestatu zituzten egun horretan oparitzeko.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!