Haur zein helduentzat emanaldiak, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 15a, 00:00

Datorren larunbatean eta azaroaren 26an antzerkia eta musika-emanaldiak izango dira Biterin, eta sarrerak eskuragai daude.

Azaroko kultur programazioaren baitan antzerkia eta musika emanaldiak antolatu dira datozen asteetarako. Azaroaren 21ean, datorren larunbatean, Gizon zoriontsuaren alkandora haur antzerkia izango da Biterin, goizeko 12:00etan. Euskerazko emanaldia izango da eta 7 urtetik gorako umeei dago zuzenduta. Sarrerak bihartik aurrera 3 euroan eskuratu ahal izango dira, Biterin bertan. Ainara Unanue eta Aitor de Kintana dira antzezleak eta ordubeteko iraupena izango du larunbateko obrak.

 

Musika emanaldia izango da Biterin, azaroaren 26an

Biterin egingo den kultur agendako hurrengo emanaldia azaroaren 26an izango da, arratsaldeko 19:00etan. Idoia Asurmendi eta  Beste urtaroak taldearen musika emanaldia izango da, eta. Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da  https://www.hernani.eus/eu/-/musika-oreka-1 helbidean dagoen estekan.

Emanaldi horretan musikari asko izango dira oholtza gainean. Idoia Asurmendi orain  dela urte batzuk hasi zen bakarlari gisa kantatzen, euskal kantuen zein kanpoko pop-rock eta soul estiloko kantuen bertsioak eginez. Proiektu berri honetan, poesia, ilustrazioa eta animazioaren arteko fusioa egitea du helburu, eta Maria Osesen poesiak uztartzen ditu. Idoia Asurmendi ahotsa eta pianoa izango da, Oriol Flores perkusioan izango da, Julen Barandiaran baxu elektrikoan eta Andoni Garcia, berriz, gitarran.

Beste urtaroak taldean, aldiz, aski ezagunak diren musikariek jarriko diote doinua ostegun arratsaldeari: Iker Lauroba, Leire Letu, Olaia Inziarte, Urbil Artola, Maria Soriazu eta Andoni Etxebeste.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!