Dagoeneko banatu dira zortearen erruletako sari guztiak

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 14a, 11:15

Ordubetean agortu dira gaurko egunerako zozketan zeuden 53 sariak. Datorren larunbatean izango dute aukera kontsumitzaileek, zortea probatzeko. 

Azaroko hiru larunbatetan (14, 21 eta 28), 10:00etatik 13:00etara, zortearen erruleta jarriko dute udaletxeko arkupeetan, zuzeneko 100 sarirekin. Gaur hasi dute kanpaina, eta arrakasta hutsa izan da: «ordubetean agortu dira gaurko genituen sari guztiak», azaldu dute. 

#IzanAktibista ekimenaren baitan antolatu duten jokoan parte hartzeko, tirada bat egin ahal izango dute erruleta batean, aste horretako ostegun, ostiral eta larunbatean, Hernaniko dendetan erosketak egin dituzten kontsumitzaileek. Horretarako, egin beharreko gauza bakarra da erosketen tiketak erakustea. Jakinarazi dutenez,  gutxienez, 60 euroko gastua egin beharko da eta  tiket bat baino gehiago batu daitezke.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!