Hitzaldia ostegunean, Lopez de Luzuriagak

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 14a, 00:00

Biterin izango da, 19:00etan. 'Zer egin dezakegu euskaldunok interneten?' galdera hartuko du abiapuntu, hizlariak.

Hitzaldia eskainiko du datorren ostegunean, Iñaki Lopez de Luzuriagak, Hernani Errotzenek antolatuta. Itzultzailea eta Euskal Wikilarien Elkarteko batzordekidea da Lopez de Luzuriaga, eta galdera bat hartuko du abiapuntu, hitzaldian: Zer egin dezakegu euskaldunok interneten?­

Biterin izango da hori, arratsaldeko 19:00etan hasita, areto nagusian. Derrigorrezkoa izango dute musukoa jantzita izatea, hitzaldira bertaratzen direnek.

Planteatutako galdera horretatik abiatuta, Lopez de Luzuriaga ariko da Wikipediak eta Wikimediako proiektuek eskaintzen dituzten aukerei eta premiei buruz; digitalizioaren garrantziaz; kulturaz, historiaz, ondareaz eta aisialdiz; eta batez ere, hizkuntza berrerabili, bizkortu eta biziberritzeko gailuen garrantziari buruz.

Horiez gain, gailuen konfigurazioko hizkuntza aukerari buruz ere ariko da hizlaria. Eta bukatzeko, hitz egingo du Wikimedia Commons eta Wikidata datu base askeaz, partehartzearekin sortzen dena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!