Batzar irekia gaur, sinadura bilketaz

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 14a, 00:00

Biteriko areto nagusian jarri du zita Gure Eskuk, 11:00etan; eta herritar guztiei luzatu die deia.

Euskal Herrian, erreferendumaren aldeko sinadura bilketa antolatu, saretu eta bultzatu nahi­an dabiltza, Gure Esku eta beste hainbat eragile, Hamaika Gara egitasmoaren baitan; eta asmo horrekin, batzar irekia deitu du gaur goizerako, Hernaniko Gure Esku taldeak. Biterin izango da, areto nagusian, 11:00etan hasita; eta ordu eta erdiko saioa egingo du­te, 12:30ak arte.

Hernaniko herritar eta eragile guztiak gonbidatu dituzte, batzar irekian parte hartzera. Aforoa mugatua denez, 110 lagunentzako izango da tokia, eta bertan parte hartzeko, derrigorrezkoa izango da musukoa jantzita eramatea.

Hamaika Gara ekimenaren helburua da, erakustea erreferenduma tresna demokratikoa dela; eta «denon artean gauzatzea», aurreratu dutenez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!