Azaroaren 25aren bueltan, sei ekintza datorren asteazkenetik

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 14a, 00:00
Josefina Lambertoren kontakizuna jasotzen du, 'Florecica' dokumentalak.

'Denon ardura delako!' lelopean antolatu dituzte, eta hitzaldi batekin ekingo diote.

Asteazkenarekin ospatuko dute aurten Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna, azaroaren 25ean; baina Hernanin, astebete lehenago hasiko dituzte ekintzak, horren bueltan. Guztira, sei hitzordu jarri dituzte, datorren asteazkenetik aurrera, Denon ardura delako! lelopean. Hitzaldi batekin ekingo diote, Biterin, Sarek eta Koordinadora Feministak antolatuta: Be­giradak eta bizipenak txarrantxen artetik.

Azaroaren 24an, berriz, do­kumental bat jarriko dute: Flo­­re­­cica. Dokumentalak jasotzen du, Josefina Lambertoren konta­ki­zuna. Maravillas Lambertoren ahizpa da, 1936an golpistek bortxatu eta erail zutena, Larra­gan. Gaztela­niaz jarriko dute, euskerazko azpitituluekin, arratsaldeko 19:00etan hasita, Biterin; eta solasaldia ere egingo dute, dokumentalaren ondoren.

Azaroaren 25ean, zita bikoitza jarri dute. Arratsaldean, txapa feminista tailerra egingo dute Gaztelekuan, 17:00etan hasita. Eta ondoren, 19:00etan, salaketa ekimena antolatu du Koordinadora Feministak.

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN
KONTRAKO EGUNA

Azaroak 18, Hitzaldia: Begiradak eta bizipenak txarrantxen artetik. 19:00etan, Biterin. Sarek eta Koordinadora Feministak antolatuta.

Azaroak 22, Beldur Barik lehiaketa orokorreko sari banaketari jarraipena, streaming bidez. 17:00etan, Gaztelekuan.

Azaroak 24, Florecica dokumentala, Josefina Lambertoren kontakizuna jasotzen duena. Ondoren, solasaldia 19:00etan, Biterin. Gazteleraz, euskerazko azpitituluekin. Berdintasun Kontseiluak eta Hernaniko Udalak antolatuta.

Azaroak 25, Txapa feminista tailerra. 17:00etan, Gaztelekuan. Ondoren, 19:00etan, salaketa ekimena, Koordinadora Feministak antolatuta: Erasoak sobran, erasotzaileak ere! Indarkeriaren pandemia denon ardura.

Azaroak 27, Beldur Barik Hernaniko sari banaketaren emaitzak jakinaraziko dituzte, komunikabide eta sare sozialen bitartez.

Azaroan zehar, Beldur Barik programaren barruan, neskentzako autodefentsa feminista saioak eta mutilentzako maskulinitate tailerrak eskainiko dituzte online, euskeraz: beldurbarik.eus/eu. Berdintasun Kontseiluak eta Hernaniko Udalak antolatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!