Behemendiko azoka eta bigarren eskuko produktuena, gaur kalera

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 14a, 00:00

Plaza Berrin eta Urbieta kalean jarriko dituzte, goizetik eguerdira bitartean.

Bi azoka jarriko dituzte gaur, Hernanin; eta biak egongo dira, goizean hasi eta eguerdira bitartean: Behemendiko azoka, eta bigarren eskuko azoka.

Plaza Berrin jarriko du azoka Behemendik, goizeko 09:00etatik 14:00etara; eta makina bat ekoizeleren produktuak izango dira bertan: Zabaloenea baserria, Goiburu pateak, Aparola baserria, Landarbaso, Mahala eta Mañeko. Horrela, denetik izango da azokan, aukeran: fruta, pateak, babarrunak, gaztak, landare eta loreak, jogurtak, txerrikiak, pastel eta tartak...

Bigarren eskuko azoka, berriz, Urbieta kalean jarriko dute, eguraldi ona aprobetxatuz. Goizeko 10:00etan jarriko dituzte aurreneko postuak, eta eguerdiko 13:30ak arte egongo dira zabalik, bigarren eskuko mota guztietako produktuekin. Dena den, oraingoan, Hernaniko eta ondoko herrietako postuak jarriko dituzte bertan, Eusko Jaur­laritzak hartutako azkeneko neurriak direla eta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!