Beste partidu bat bertan behera, boleibolean

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 14a, 00:00

Hernanik gaur jokatu behar zuen Navarmutilak-en aurka, baina nafarrek ezin dute beraien lurraldetik atera. 

Hernaniko taldeak Iruñako Navarmutilak-en aurka jokatu behar zuen gaur Euskal Ligan, boleibol partidua, baina bertan behera geratu da. Nafarrek ezin dute bere lurraldetik atera eta egoera horren ondorioz Euskal Ligako partidua ezin da jokatu. Beste une egokiago baten zain egon beharko dute bi taldeek partidua jokatu ahal izateko.

Talde hernaniarrak entrenatzen jarraitzen du, partiduak jokatzeko zailtasunak izan arren, azken finean azaroaren 6ko dekretuak baimentzen dio Euskal Ligan parte hartzera. 

Izotz eta belar hockeyan, gaur hernaniarrek partiduak

Ander Arrarasen Puigcerdá taldeak Madrilen jokatuko du gaur, Majadahondaren aurka izotz hockey Ligako laugarren partidua. Orain arte jokatutako hiru patiduak irabazi dituzte. Partidua, gaur, arratsaldeko 15:15etan hasiko da. Madrildarrak azken astean indartu egin dira Txuri Urdinetik bi jokalari fitxatu eta gero. 

Belar hockeyan Maider Altuna eta Julene Etxeberriaren Real Sociedad taldeak, Club Egararen aurka jokatuko dute, 13:00etan. Egara belar hockey-ko historikoa da eta Terrasakoa da. Realak aurreneko garaipena nahi du lortu, orain arte lau partidu berdindu ditu eta hiru partidu galdu ditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!