Ikasturte hasieratik errefortzu klaseak jasotzeko gomendioa luzatu dute, akademiek

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 14a, 00:00

Ikasturtea hasita, pilak kargatuta itzuli dira Hernaniko akademiak, aurreneko azterketak, gainean baitira, eta hainbat gomendio eman dituzte. 

Pandemia egoeran bagaude ere, lanean hasi dira jadanik maila guztietako ikasleak; haur, gazte zein helduak hain zuzen. Ikasleek, hainbat eduki barneratu behar izaten dituzte haien heziketa zikloan, lehen hezkuntzatik hasi, eta unibertsitatera heltzeko, DBH, Batxilergoa, edota Langile Heziketa Zikloak gainditu behar izaten dituzte, eta askotan, «ez da bide erraza izaten». 

Bide hori modu batera edo bestera errazteko, akademietara jotzen dute askok, eskolan azaldutakoa behingoz ondo ulertzeko, eta Hernanin makina bat akademiak eskaintzen dute, laguntza hori. 

Errefortzu klaseak, Hernaniko hainbat akademietan

Urbieta kalean, errefortzu klaseak ematen dituen akademia bat dago, Onddi. Eta Tilosetan ere, badago funtzio bera egiten duen beste akademia bat. Bi hauetan, maila guztientzako saioak prestatzen dituzte, hala nola, Lehen Hezkuntza, DBH edo Batxilergora arte. Gainera, Tilosetako akademian, unibertsitate mailako ikasleei ere eskaintzen zaie laguntza. 

Akademia hauen helburu nagusia, eskolan ikasitakoa ondo barneratzea da. Izan ere, batzuetan, ondo ulertu ez den hori ulertzeko, azalpenak ematen dituzte irakasleek, beste batzuetan ulertu dena indartzeko informazioa edo azalpenak ere ematen dituzte.
Hala ere, helburuak helburu, akademiak azaldu dute, «ezinbestekoa dela eskolaz gain, etxe­an ere lana egitea, azkenean aka­de­mia edo eskolatik kanpo ez bada lantzen, galdu egiten da». 

Akademiek, argi daukate, ez dagoela dena ikaslearen esku. Hori dela eta, azaldu dute, «gertuko tratua eta erosotasuna» eskaintzen dutela. Azkenean eskolan, izan daiteke, ikasleak zalantza bat galdetzeko «beldurra, lotxa edo dena delakoa izatea». Eta akademiek diote, bertan errazagoa dela, «eskolako girotik urrundu nahian, gure asmoa eta nahia da, ikasleak akademiara gustura etortzea, horrek azkenean asko laguntzen baitu ikaslearen ikasketa garaian». 

Talde txikietan banatzen dituzte akademiek, haien klaseak, «ikasleak ere adi egoten dira jende gutxiago badago, eta denbora ahalik eta ondoen aprobetxatzen dugu». 

Bizi dugun pandemia kontutan izanik, talde txikiak mantendu dira, segurtasun neurriak bermatze aldera. Horrez gain maskarilen erabilpena, ikasleen arteko distantziak... eta beste hainbat neurri hartu dituzte kontutan. 

Gai guztietako ikasgaietan laguntza

Onddi Akademian eta Tilosetako Akademian, gai guztietako ikasgaiak ulertu eta barneratzeko laguntza ematen dute, izan ere, batzuk hobeak izaten dira zientzietan, letretan baino, eta alderantziz. 

Onddi Akademiako irakasleak, espezializatuak daude, Matematika, Fisika eta Kimikan, edota Ekonomian. Izan ere, irakasle gehienak, ingeniari gazteak dira. Hala ere, zalantzak edozein izanda ere, edo gai bat izan edo bestea, «ikasgaiak ondo  ulertu eta ikastea bera erraztea» dute helburu, Akademia hauetako irakasleek. 

Azterketa garaietan datoz, «larritasunak»

Laister izan ohi dira azterketa garaiak, eta askok, azken momentura arte itxaroten dute, akademiara gerturatzeko. Hori horrela, bai Onddik eta bai Tilosetako Akademiak azaldu dute, lehenago hastea gomendagarria dela, honakoa arrazoituz «batzuk agian, notak jasotzean konturatzen dira kontzepturen batek ihes egin diela, azterketan espero baino emaitza kaskarragoa lortzean». 

Askotan, ikasgairen batekin, arazoak daudenean, «notak etortzen direnenean jakiten dela» azaldu dute akademiek. «Eta guk gomendatzen dugu egoera honi aurrea hartzea. Gure gomendioa da, urte osoan gerturatzea, eta zalantzak sortzen doazen heinean, hauek lantzea eta argitzea». 

«Azterketak gainditzeko bakarrik ez»

Errefortzurako akademiek azaldu dute, ez direla azterketak gainditzeko soilik, «badira, ikasleak ikasgai jakin batzuetako notak hobetu nahi dituztenak». 

Unibertsitateko sarbide probarako noten bataz bestekoa igo nahi dutenak ere badaude, edota ondoren egin nahi den ikasketa  mota horretan gehiago landu nahi dutenak, jakinarazi dute. 

Horrez gain, Tilosetako Akademia, egungo egoerara egokituta, klase presentzialak emateaZ gain, online zerbitzua eskaintzen du, «konfintauta daudenentzat edo etxetik egitea nahiago dutenentzat».

 

 

Konfinamendua egonda ere, akademietako klaseak aurrera

Atzerriko hizkuntza txikitatik ikasten hasteko aukera dago, Hernaniko akademietan.

Euskera eta gaztelania jakiteaz gain, askok gogo haundiz ikasten dute atzerriko hizkuntza, beste batzuk berriz beste hainbat arrazoi direla medio. Hernanin, makina bat akademia aurkitu daitezke, atzerriko hizkuntza ikasteko, hain zuzen. 
Hizkuntzak ikasteko diote, ez dela inoiz berandu izaten. Hala ere, gomendatzen dute txikitatik hastea, hizkuntza ondo barneratzeko, eta posible dela, ama hizkuntza gisa hitz egiteko gaitasuna hartzea, bai ingeles zein frantsesean.  Honetan laguntzeko, Hernanin, bi akademia ezagun aurkitu daitezke, Kids&Us edota Morris Akademiak. Honako akademia hauek, umeetatik hizkuntza berriak ikasten hasteko garrantzia azpimarratzen dute.


Ama hizkuntza gisa, Ingelesa 

Kids&Us Akademiak, aspalditik ume txikiei ingeleseko klaseak ematen dizkie, urte bete egiten dutenetik hasita. Eta Kids&Us Akademiak dio «gure ikasketa prozesuari esker, hizkuntza berria ikasten da ama hizkuntza bera ikasten den modu berean». Akademia honek, haurrak txiki txikitatik,  hizkuntza berria erabiltzen den giroan murgiltzen ditu, «modu globalean, mugarik gabe, baina hori bai, adinera egokitutako testuinguru eta egoeretan». 

Kids&Usen, argi daukate, jaio eta lehenengo urteetan, gizakion ikasteko gaitasuna haundia dela, eta hori «aprobetxatu egin behar dela». Horrez gain, azaldu dute, 0 eta 3 urte arteko etapan, hizkuntza deszifratzeko mekanismoak puntu onenean izaten direla. 

Ingelesa barneratzeko aukera, Morrisen ere 

Morris Akademiak ere, txikitatik ikasten hasteko eta hizkuntza barneratzeko apusuta egiten du urtero. Izan ere, Morris Akademian, Lehen Hezkuntzako 3garren mailatik hasi, eta helduak arte ematen ditu ingeleseko klaseak, hau da, 8 urtetatik helduetara. «Noski, adin bakoitzari egokitutako klaseak sortzen ditugu, bakoitzaren beharrak eta nahiak asetuz». 

Txikiekin, hiztegian zentra­tzen dira batik bat, hauekin esal­di sinpleak sortuz. Morrisen ere aipatu dute, ez dela «inoiz berandu izaten hizkuntza bat ikas­te­­ko», horrexegatik helduentzat ere klaseak ematen dituzte, hauentzak metodologiak egokituz. 
Morrisek, Cambrigerako pres­ta­kuntza eskaintzen du, «First Certificate, Pres First eta beste hainbat maila ere baditugu» jakinarazi dute akademian. 

Punta-puntako teknologiaz baliatzen dira Morris akademian, «gazteek oso gustura erabiltzen dituzte teknologia hauek, eta ingelesa ikasteko oso baliagarriak dira». 

Ikasleek, ikasteko, beren eskuetan dagoena eman behar dute noski, baina irakasteko moduak eta moduak daude. Eta Morrisen «irakasle natiboak dauzkagu eta oso prestatuak daude». 

Pandemia garaian, akademiak egokituta 

Bizi dugun pandemia egoerak, hainbat zailtasun ekarri ditu hezkuntzara ere. Hala ere, Hernaniko Kids&Us eta Morris Akademiak aurrera egin dute, «nahiz eta egoera erraza ez izan, ezin dugu hizkuntzak ikastea alde batera utzi». 

Hori horrela, esan bezala, egoerara egokitu da Kids&Us Akademia izan ere, metodología pedagogikoa digitalizatu du, «honela, ikasleek ez dute haría galduko, eta independenteki etxean daudela ere, klaseetan jarraitzeko aukera eskaintzen diegu». 

Klase presentzialekin jarraitzen dute, «beharrezko segurtasun neurri guztiak erabiliz noski. Klaseak desinfektatzen ditugu, ikasleen arteko distantzia segurua da, maskarilen erabilera beharrezkoa…». 

Morrisen ere, segurtasun neurriak

Osasun alarma dela eta, Morrisen ere, segurtasun neurri ugari erabiltzen dituzte. Ordenagailuak, panelekin daude banatuak, ikasleen segurtasuna bermatzeko. Horrez gain, klasea digitalizatzeko aukera ere eskaintzen dute, «ikasleren bat konfinatuz gero, klasea digitalki jarrai dezake, eta mikrofono berezi batzuk ezarri ditugu, klaseko giroan jarrai dezaten». 

Gainontzeko neurri prebentiboak ere hartu dira, hala nola, akademian gelak daude, maskarilaren erabilera derrigorrezkoa da…  

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!