Batzar irekia bihar Biterin, Gure Eskuk

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 13a, 00:00

Hamaika Gara ekimeneko sinadura bilketa antolatu, saretu eta bultzatzeko egingo dute, 11:00etan hasita; eta herritar guztiei luzatu diete deia. 

Aurreko astean aurkeztu zuen Hernaniko Gure Eskuk, Hamaika Gara ekimen berria. Horren baitan, sinadura bilketa jarriko dute martxan, erreferendumaren alde. Izan ere, ekimenaren helburua da, erakustea tresna de­mo­kra­ti­koa dela erreferenduma, eta denen artean gauzatzea.
Eta sinadura bilketa «antolatu, saretu eta bultzada eman nahi horretan», batzar irekia deitu du Hernaniko Gure Eskuk, bihar goizerako. Biterin egingo dute, 11:00etatik 12:30etara, areto nagusian; eta Hernaniko herritar eta eragile guztiei luzatu diete gonbitea, bertaratu eta sa­ioan parte hartzeko.

Aretoko aforoa, hori bai, mugatua izango: 110 lagunentzako egongo da tokia, eta derrigorrezkoa izango da, musukoa jantzita eramatea, uneoro. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!