Institutua

Hirugarren saria eskuratu du Naroa Saenz de Herediak, Argazki Geologikoen Lehiaketan

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 13a, 00:00

Naroa Saenz de Heredia, Hernani Institutuan, saritutako argazkiarekin.

Joan den urtean bezala, saria eskuratu du Hernaniko Institutuko ikasleak, Bilbon antolatzen den argazki lehiaketan. Horrelako lehiaketetan parte hartzera animatzen dituzte ikasleak, Biologia eta Geologia mintegikoek.

Saria jaso berri du Naroa Saenz de Heredia Milletek, Hernaniko Institutuko ikasleak, Argazki Geologikoen Lehiaketan. Zientzia Asteko ekimenen barruan antolatzen da sariketa, Bilbon; eta 12garren edizioa izan du aurtengoa. Hirugarren sari hori, ez da Saenz de Herediak lortu duen aurrenekoa: joan den urtean, aurreneko saria jaso zuen, berak aurkeztutako argazkiak.

DBHko laugarren mailako ikaslea da Saenz de Heredia, eta Institutuan, Biologia eta Geologia mintegitik animatu zuten, Institutuko ikasle guztiak bezala, horrelako jardunaldietan eta lehiaketetan parte hartzera, «ba­lorean jarri nahian arlo horrek daukan garrantzia, egungo gizar­tean».

Lehiaketa eta sari banaketa online, edizio berezian

Hernani Institutuak azaldu du, COVID-19aren eraginez, aurten ez dela posible izan modu presentzialean egitea, Zientziaren Asteko jardunaldiak eta argazki lehiaketa bera; eta online burutu direla, sari banaketa bezalaxe. «Horregatik, are eta meritu haundiagoa du, egoera honetan lortutako sariak», nabarmendu du Institutuak: «Txalotzekoa da lortutako emaitza eta egindako esfortzua». Eta horregatik, ikaslea zoriondu nahi izan du, Hernani Institutuak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!