Prentsaurrekoa bihar, GKSk

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 12a, 00:00

Gazte Koordinadora Sozialistak prentsaurrekoa emango du bihar Tilosetan, arratsaldeko 17:00etan. Azaroaren 19an, 20an eta 21ean aurrera eramango dituzten jardunaldi politikoak aurkeztuko dituzte, eta herritarrei parte hartzeko deialdia luzatu diete. Aurreko asteetan ere mobilizazioak egin dituzte, «osasunaren eta askatasun kolektiboen kalterako hartzen ari diren neurriak gelditu ditzatela» eskatzeko; eta egindako agerraldi horietan aurreratu dute, mobilizazio gehiago egingo dituztela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!