51 positibo antzeman dira joan den astean egin zen baheketan

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 11a, 16:12

COVID-19aren zabalpenari aurre egiteko baheketa masibo bat egitea erabaki zuen Osakidetzak Hernanin, 13 eta 40 urte bitarteko biztalnleriaren artean. Probak kiroldegian eta ikastetxeetan egin ziren azaroaren 2tik 4ra bitartean.

Hernaniko Udalak jakitera eman duenez, joan den astean egin zen baheketan 51 positibo berri antzeman ziren egindako 2.981 PCR probetatik, eta positibotasun-tasa %1,71koa izan da. Bestalde, Udalak jakinarazi du deituta zeuden herritarren kopuruaren erdia baino gutxiagok egin zuela COVID-19aren proba. Alegia, deituta zegoen biztanleriaren %46,65ek parte hartu zuen baheketan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!