Dispertsioaren kontra, kale buelta

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 11a, 00:00

Hernaniko Sarek kale buelta antolatu du bihar. Plazatik abiatuko dira, arratsaldeko 19:00etan hasita. Preso politikoek pandemia garaian «beraien eskubideen murrizketa larria» jasan dutela salatzeko antolatu dute mobilizazioa, eta Ernaiko kideek bertan izango direla jakinarazi dute: «gazteok ere badugu zeresana eta zeregina afera honi erantzuteko». Dispertsoiaren kontra azaltzeko,  biharko zita «inoiz baino beharrezkoagoa» dela aldarrikatu dute, eta herritar guztiei luzatu diete parte hartzeko deialdia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!