Udalarekin egin beharreko tramiteak modu telematikoan egiten sustatzeko kanpaina, abian

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 11a, 00:00

Hainbat zerbitzu egiteko aukera dago eskaintza honekin, eta horretarako beharrezkoa da B@QK ziurtagiri digitala udaletxean lortzea.

COVID-19ak sortutako egoera dela eta, tramite telematikoen eskaintza indartzen ari da Udala. Asmoa da herritarren eta langileen segurtasuna bermatzea. Horregatik, tramite horiek zeintzuk diren eta nola egin daitezkeen azaltzeko eta herritarrak aukera horiek baliatzera animatzeko, #HernaniTelematikoki kan­paina martxan jarri du Udala­k.

 

Tematikoki herritarrek eskura dituzten zerbitzuak

Udalak jakitera eman duenez, eskura dauden zerbitzuak hauexek dira: sarrera eta irteera erregistroa; jakinarazpen elektronikoa, Udalak hartutako akordio eta erabakien berri elektronikoki jasotzeko aukera ematen duena; biztaleen udal errolden ziurtagiria deskargatzeko aukera; eta herritarren izenean dauden tasak, zergak eta isunak kontsultatzeko zebitzua.

B@KQ ziuragiri digitalari esker, erregistro elektronikoa zabalik dago egunero, 24 orduetan eta urteko edozein egunetan, hernani.eus/EgoitzaElektronikoa atarian.

 

Nola erabiltzen da B@QK ?

Honakoa erabiltzeko, ezer baino lehen, beharrezkoa da B@QK ziurtagiria udaletxean lortzea. Bertan identifikazio presentzialerako edo elektronikorako baliokoa den beste bitartekoren bat eskatzen da. Gainera, beste erakunde batzuekin tramite elektronikoak egiteko ere baliagarria da. Esaterako, Eusko Jaurlaritzarekin, edota Osakidetzarekin.

Edozein zalantza izanez gero, Herritarren Harrera Zerbitzura jo daiteke. Udaletxean dagoen egoitzara bertaratu edo hhz@hernani.eus helbidera idatzi daiteke. Astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan 08:30etatik 13:30etara bitartean dago zabalik, eta astearte eta ostegunetan, berriz, 08:30etatik 13:30etara, eta  15:30etatik 19:00etara bitartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!