Honezkero ezagutu dira Kromiki Lehiaketako hiru irabazleak

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 11a, 00:00

Valentina Linares, Nahia Goikoetxea eta Leire Etxeberria izan dira irabazleak, haurren, gazteen eta helduen kategoriatan.

105 pertsonek  hartu zuten parte Dobera Euskara Elkarteak antolatutako lehiaketan, eta horietatik 3 izan dira saria irabazi dutenak. Kronikako hiru Kromikilarik osatu zuten epaimaihaia: Ana Almandozek, Alai Zubimendik, eta Ainara Azpiazu Axpik. Haur, gazte eta helduetan  «euskal kultura, sorkuntza eta irakurzaletasuna sustatzeko asmoz» jarri zen abian lehiaketa, eta helburua soberan bete dela ziurtatu dute antolatzaileek.

Haurren kategorian Aratz Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako Valentina Linares izan da irabazlea. Gazteen kategorian, berriz, Elizatxo Ikastolako Lehen Hezkuntzako seigarren mailako Nahia Goikoetxea izan da sariduna. Eta azkenik, helduen kategorian, Leire Etxeberriak eraman du saria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!